hurrrun

Posted on 12:42 a. m.

Hurrun egonagatik ere,
gertu sentitzen zaitut
Maite zaitut!!!


Lau hormaz osatutako etxe batean

giltzapetu gintuzten,

pini-poneko panpinen gisara!

Ikusezin bilakatu nahi gintuzten

haizearen antzera.

Eta haizearen antzera bildu ginen

zurrunbilo indartsu batean.

Haizea bezain leun, haizea bezain gogor,

askatasun haizearen saminez putz eginez

apurtu genituen hormak.

Baina hormak apurtuta ere

gainean genituen oraindik

ezarritako kateak.

Bildu genituen ahotsak,

bildu indarrak,.

Berreskuratuz joan ginen kaleak,

berreskuratuz tabernak, antzokiak.

Putzaldi erraldoi batean

aireratu genituen gure sormenak

jalgi ginen plazara!

Jalgi genituen plazara

abestiak, bertsoak, margolan eta liburuak.

Ezkutatu nahi zizkiguten gaitasunak

atera genituen ikusezintasunetik argitara!


zAngAlAtrAbAtu!

Posted on 3:52 a. m.
Eta izarapean gurutzatu genituen zangoak
zangalatrabatzera jolasteko...


Gorputz adierazpenaren artez,
azalaren ukimen leunez
forma geometriko ederrenak sortuz!

EluR mAluTaK

Posted on 1:35 a. m.
Eguzkiak urtzen du han goian gailurretako elurra

Neguak harrapatu nau,
eta zu elur maluta baten antzera jauzi zara nire magalera.
Eta ni, elur maluten gisara urtu nahiz zure ezpainetan

Eguzkiaren beroak lez urtu dituzu nire bularretako gailurrak
eta negu hotz hau, desiraren beroz epeldu da zure besoetan


Neguak harrapatu nau
eta zuk masailak gorritu dizkidazu haize hotzaren antzera.
eta nik izoztutako beldurrak urtu ditut zure besoetan
Haur jolasetan lez, elur bola batean bilduta jaurti ditut duda-mudak
eta negu hotz hau, berotu dezagun bada sutondoko garretan!





UdaZkeN euRitsUaK

Posted on 2:20 a. m.

Udazken euritsuak kostaldean,
goiz ta arratsaldez euria.
Lainoek ez diote eguzkiari irteten utzi nahi.
Gaurkoan behintzat eguzkiak egin digu
bisita, eta luzarorako izan dadila.

a25A25a25A25, 08

Posted on 7:48 a. m.




Aurten ere nazkatuta!
nazkagarriz nazkatuta!
25.aldiz esateaz nazkatuta!
Emakume bakoitzari egindako erasoak denok mintzen gaitu!!!

zuen odolak gure azala urratzen duelako!

UDAZKEN KOLOREAK

Posted on 7:11 a. m.
Udazken koloreak... dio kantuak.

Zuhaitz batzuk biluzten hasi dira
beste batzuk kolorez jazten.
Udazken koloreek

kolore biziz jantzi dituzte
kale estartak,
mendiko larreak.
Naturaren edertasuna
estereotipo guztiei gailentzen zaiela erakutsiz.
Eta udazken kolorez oroitzen ditut

gure lehen musuak,
osto bizienaren tonuz

zure irribarrea.
Udazkenez bilduko gara berriz ere:
garai eder haien oroimenez,
orainaren ilusioz.


Posted on 12:00 p. m.
Eguraldi ederra gaurkoa. Bi aldiz pentsatu gabe bueltaxka bat egitera irtetea erabaki dut. Bidean nijoala zu azaldu zara, ile txuridun aitonxka hori. Eta begietara soz esan didazu:
-EDERRA DAGO ETA...
Baina ni ez nauzu engainatuko, ez didazu ziririk sartuko. Zure begietan irakurri dut; "EDERRA ZAUDE ETA" zela esan nahi zenidana.

Posted on 11:49 a. m.
...eta bidetxurretik bagoaz aurrera.
Batzuetan erditik,
bestetan bazterretik,
beti ere aurrera begira,
ondoko amildegiak
jan ez gaitzan...


zein ederrak
erdoiztako paisaiak...

AuTODeFEnTSa!

Posted on 8:46 a. m.
Emakume ez isildu,
ez onartu erasorik.
Ez zaitez kikildu
haiek kikil daitezela!
Belarriak jaitsita,
buztana hankartean dutela
etxeratu daitezela.
Erasotzaileei erantzun
AUTODEFENTSA!


LORE BAT

Posted on 10:11 a. m.
Lore bat izan nahi nuke
gaua iristean petaloak itxiz
zu besarkatu ahal izateko

goizeko lehen eguzki izpiak
esnatze gaituen arte!

Beste kursilada bat gehiago, bihotza alaitze aldera...

ZOAZ OPORRETARA!

Posted on 1:47 a. m.
Azkar igaro da azken hilabetea,
lasai.
Nire buruak oporrak hartu ditu
zuk bezalaxe.
Aspaldi arnastu gabeko bakeak
amaiera bizkorra izan du ordea.
Oporretatik itzuli zara
eta itzuli zara nire garunera.
Sentimenduak aldatu zaizkidala
ulertzen dudan arren,
ez dut ulertzen zergatik nahasten
zaren oraindik orain hainbeste,
nire pentsamendutan.
Nahiago nuke batzutan
hutsunean igeri eginez jarraitu
hormaren kontra berriz,
noiz joko naizen jakin gabe.
Beraz itzul zaitez oporretara!

KAIXO ETA AGUR!

Posted on 9:36 a. m.

Km-ak kontu kontari igaro dira gaurkoan ere.
Donibanen auto istripua
eta zuek belarria irratiari itsatsita
bide horretan gu gurutzatuko ote garen beldurrez.
Minutuak eta orduak pasa dira
eta iritsi gara paisaia ilun horretara parasito urdinen izurritea dagoen erresumara.
Gela huts txuria,
zuen irribarre eta besarkadekin koloreztatu da.
Baina 40 minutu
hutsaren hurren izan dira gaurkoan ere,
eta konturatzerako etxera bidean
izan gara
gure animo eta ohiuak horma grisetan itsatsita utziz.


MUTIL INDARTSUAK

Posted on 11:09 a. m.
Berriz ere ariketa matematiko batzuen emaitzak
ez direla sekula erratzen ohartu naiz.
Berriz ere mozorroa kendu diot gizonari.
Emozioak adierazteko beraien inpotentzian
segurtasunez makilatzen dituzte aurpegiak.
Koldarkeria disimulatzeko arma bakarra
erabiliz ISILTASUNA.
Eta bien bitartean hor konpon ondokoa
haiek euren tronua mantenduko badute.

PUAJJJ!
NaZkA!
LESBIANISMOA AUKERA POLITIKO ZUZENENA DELA
GEROZ ETA GEHIAGO KONBENTZITZEN!

ORBELPEAN

Posted on 6:52 a. m.
Otso beldurgarrienak ere
ardi zuri dira
zure bularraren babesean


Taupadak lehertzen zaizkit
zure gorputza besarkatzean

Biluztu nazazu goxoki
zure hatsaren ahapean


Estali nazazu orbelez
gauaren ilunean
ilargiaren argipean...


...askatasuna sentitu dezadan
zure begietara so egitean

Iltze batek bestea ateratzen omen...

Posted on 9:11 a. m.
Iltzerik gabe ezin bizi zitekeela sinestarazi zidaten jaio orduko. Iltzerik gabe ez nintzela inor.
Iltze batek eutsiko ninduela sinetsiarazi zidaten. Iltze gabe lurrera tupust egingo nuela.
Horregatik iltze bat hartu eta bihotzean iltzatu nuen, hark ni babesteko
Denbora pasa ahala iltzea geroz eta barrurago sartzen joan zen
bihotzean min egiteraino.
Eta atera nahi izan nuenean ezin.
Orduan iltzea nola atera pentsatzen hasi nintzen
eta esan zidaten beste iltze bat behar nuela
bihotzean erdoiltzear nuena ateratzeko. Bestela betirako zauria geratuko zitzaidala.
Gezurra esan zidaten berriz ere.
Sorgin bati galdetzea otu zitzaidan
eta hark iltzea nire indarrak kanporatuko zuela
esan zidan eta ez nuela iltzerik behar zutik irauteko, bizitzan zoriontsu izateko.
Eta minak min iltzea nire indarrez ari da ateratzen. Eta hau atera ahala nire ezpainetako irria zentimetroka zabaltzen doa bihotzeko zauria milimetroka ixten doan heinean.

AMETSAK

Posted on 8:47 a. m.

Laku bat
eta haren erdian kokodriloa!
kokodriloa geldirik
begiak zabal zabal.

Ni lakura begira
gu kokodriloari soz
harek aho gosetia
noiz irekiko!

ETXERAKO BIDEA!

Posted on 1:56 a. m.
gure herria odoleztatzen diraute
izua zabaltzen.
beren harma traketsak eskuetan
demokraziaren izenean.
guk bidea margozten diardugu
aurrera bidean jarraituko dugun bidea,
eta irri psikotikoei etxerako bidea
laister erakutsiko diegu,
ez ditugulako hemen nahi
gure herrian
hortzak estutuz defendatuko dugun
gure aberri txikian!

NAZKA ETA NAZKATUTA!

Posted on 8:09 a. m.

Amorruz puztutzeko adina arrazoi ditut gaurkoan ere.

Zortzi mutiko neska bat bortxatzen saiatu dira.

Eta Baionako festak ondorengo erasoak gertatu ondorenean gertatu lez,

askok neskatoari atxikiko dio erasoaren erantzunkizuna.

Probokazioa...

nondik dator bortxatzeko bokazioa?

zein da zioa?

Sistemaren erraiak lepotik estutuz

okerrenean heriotza da ondorioa.

Lurrean zapalduz, hankaz zanpatuz

odolustu nahi digute duintasuna,

baina prest izanen dugu beti

sorgin zaharren antzera

patriarkatuarentzako asuna!


alez, ale...

Posted on 1:47 p. m.



IKUSEZINAK

Posted on 1:13 p. m.


Erbestea ikusezin
bilakatzen denean
muga politikoei
muga geografikoak gehitu behar.

Urtemugak biderkatuz...
20 urtez
klandestinitatea,
herrimina,
antsietatea!

A ze poza
zuen ahotsak entzutean,
ekilibrista bilakatu nahi nuke
telefono harian zehar
zuen besarkadetara heltzeko!

Hurrun bezain gertu
sentitzen zaituztet,
hurrun ukimenean
gertu sentimenean.
Ikusezin bezain ahaztezin
sentitzen zaituztet.


BY gAsTeIz!

Posted on 11:54 p. m.
eguzkia irten da ezkutalekutik...
...eta enarak hasi dira kantuan!
kantuz agurtuz...

gu bagoaz gasteiz city-tik...
...eta siberia urtzera doa!

egarriz itzuliko gara
asetuko gaituzten ostegunen bila!
BY gAsTeIz!






IZARRAK!

Posted on 7:51 a. m.

Begiak itxita
zure ahotik ikusten ditut
izarrak
ezpainak urratu arren
moztuberriko bizarrak!


MaITaSuNAreN HaZia!

Posted on 7:50 a. m.
Lagun batek bidali dit argazkia...
eta oroimenak datorzkit burura
iazko UDA
udako parranda eroen ondorengo
argazki ErOkrItiKoA...
lagunekin igarotako
momentu goxo guztiak datorzkit gogora
maiteminduta naukaten
sorgin kuadrila horien irriak!

zuek zarete nere bizia,
maitasunaren hazia!

ederra zara!

Posted on 8:16 a. m.
Neska ederra iruditu ninduzun...
ederra irrifarrea...
izakera ederrekoa!
Ederra izan zen elkarrekin hartu genuen
lehen tragoa
ederra elkar tragoz irentsi ginenekoa!
Ederra lehen gau hura,
haurrek margotutako
eguzki traketsak,
zure algarak,
nire irria...
Ederrak izan dira
zure besarkadak
zure musuak.
Ederrak baita,
piztu ditugun borrokak,
loratu ditugun lili moreak.
Ederra izaten jarraituko duzu beti niretzat,
berdin dio Gasteizen,
Indian,
Mexikon
hala Madrilen.
Ederra izan baita zu ezagutzea,
eta ederra izanen da zu maitatzea!

a,b,d,e,f... harremantze faseak

Posted on 1:35 a. m.
A
ametsetan
B
baba dayola
D
dudak
E
erabakiak (hartu behar bizitza horixe da eta...)
F
finikito

atauriko sorginon gogetak, kandelapean


XXX...

Posted on 1:28 a. m.
Amets tanta bat izan nahi nuke zure besoetan,
izerdi tanta bat zure azalean irristatuz
Irrist azalean eta ezpain hezetan tupust!

OROIMEN OHOREGARRIAK!

Posted on 6:43 a. m.
Oroigarriak kenduko dituzue baina oroimena ez dago ezabatzerik!


ABERRI TXIKIA BAI BAINA TXIKITUA EZ DUT NAHI!

Posted on 2:16 a. m.

Herri txiki batean jaio nintzen

txikitzailez jositako

herri txiki batean.

Basoak ustiatu zituzten,

baserriak ustu.

Errepide zabalak eraiki zituzten

mendiak zulatu

eta larreak hormigoiz zikindu.

Hormigoizko gartzela bat

eraiki digute, robot kontsumitzaileak

matrix txiki honetako

protagonista bilakatuz.

Itsasertzak superportuen truk

saldu dituzte,

mendialdeak AHTaren truk,

erraustegietan erraustu

nahi gaituzte!

Guzti hau garapen

iraunkor eta

jasangarriaren izenean!


Lagun urkoa URKATU!

Posted on 1:45 a. m.


...mahai honen inguruan alkartuta gagozan guztion alde: Jaungoikoagan sinisten dogunok ahalegindu gaitezala beti lagun-urkoa maitatzen...

Eliza kristauak hitzak konfunditzen ditu.

Lagun urkoa maitatu eta lagundu behar omen da.

Nik erraz zuzenduko nuke haien mezua,

beren izaera eta historia kontuan hartuz.

Elizaren nortasuna goraipatuz...

LAGUN URKOA, URKATU!

Horixe izan da eta urteetako zuen lana!

eta gainera, eskerrak eman behar jaungoikoari!

Apaizak, Sorginak eta Etxe hutsak

Posted on 2:34 a. m.

Gure arbasoek ikusi zuten
hainbat eta hainbat emakumeren
gorpuak txinpartetan ahitzen.
Sorginak deituriko milaka emakume
erail zituen inkisizio santuaren botereak.
Baina gizonei zakila altxa orduko
jausten zaien lez,
eliza boterea galtzen doa!
Bi urte pasa dira Tellakaxkar
okupatu genuenetik.
Hitzak dioen bezala
tellatu kaxkarreko apaiz etxea da
Tellakaxkar.
Elizetako hezetasun usaina nabari zen
bertaratu ginenean.
Gurutzea handiak nonahi,
errosario ustelak,
apaizen orinal zaharrak
hautseztatutako mesanotxetan.
Gurutzeen ordez erratzak ipini genituen,
sexuz busti apaizen ohea zaharrak,
hormak koloreztatu genituen
eta bizia eman hilzorian zen etxeari!
Orain inkisizioaren oinotsak entzun ditzakegu
XXI. mendeko sorginoi jarraika...
Sorgin horiek... esanaz iraindu nahi gaituzte.
Ez dabiltza oker,
denbora aurrera doa eta elizak lurrera!
Sorginok zuen erraietaraino sartuko gara,
EH parekide bat eraiki bidean...


Boterea guretzat,
zuentzat berriz,
ODOLKIAK ORDAINETAN
TXERRIKUMEAK!

Seinaleekin ametsetan

Posted on 10:31 a. m.

Seinaleekin ametsetan,

seinalez inguraturik,

bizkarra bihurritzeraino,

galderekin nazketan,

Errepidean harrapaturik

seinaleekin aspertzeraino

eta poltsikoetan zuloa…

…begi zuloak…

Zuloak hori eta gehiago merezi duenean…akabo!