Iltzerik gabe ezin bizi zitekeela sinestarazi zidaten jaio orduko. Iltzerik gabe ez nintzela inor.
Iltze batek eutsiko ninduela sinetsiarazi zidaten. Iltze gabe lurrera tupust egingo nuela.
Horregatik iltze bat hartu eta bihotzean iltzatu nuen, hark ni babesteko
Denbora pasa ahala iltzea geroz eta barrurago sartzen joan zen
bihotzean min egiteraino.
Eta atera nahi izan nuenean ezin.
Orduan iltzea nola atera pentsatzen hasi nintzen
eta esan zidaten beste iltze bat behar nuela
bihotzean erdoiltzear nuena ateratzeko. Bestela betirako zauria geratuko zitzaidala.
Gezurra esan zidaten berriz ere.
Sorgin bati galdetzea otu zitzaidan
eta hark iltzea nire indarrak kanporatuko zuela
esan zidan eta ez nuela iltzerik behar zutik irauteko, bizitzan zoriontsu izateko.
Eta minak min iltzea nire indarrez ari da ateratzen. Eta hau atera ahala nire ezpainetako irria zentimetroka zabaltzen doa bihotzeko zauria milimetroka ixten doan heinean.