amets!

Posted on 3:59 p. m.
Eta gaur zurekin egin dut amets.
Amets lotan, amets esna.
Amets zure begietara begira.
Betile luze horien azpian gordetzen den
begirada eder horri begira.
Eta zure ondoan egote hutsarekin
urduritu naiz, kuleroak bustitzeraino.
Irribarre urduriaren preso,
zuri so gozo-gozo,
eta begiei malkoak lez,
ezpainei lerdea jarioz.
Zure ondoan eta zu ukitzeko
desiatzen.
Desiatzen zu laztantzeko,
muxukatzeko eta gozatzeko.

GAUR BESTE EGUN BAT DA,
gaur aspaldiko irrifarre inozo berarekin
itzuli naiz lanera.
Ametsetan...
eta ametsak EGI bihurtuko balira...ahhhhhhh!

ai, AI, ai!

Posted on 6:43 a. m.
Atzo txokolatea jan eta jan.
Gaur hilerokoa ate joka.
Atea itxi nahi diot.
Hilerokoari ez, edo ez dakit.
Baina minari bai, BAIIIII!
Kotxean etorri naiz makur,
eta errebueltak oker artuz
tripak ere errebueltaka,
errebolta bat egin nahi balute bezala.
Gorputz osoa astoratzen hasi zait,
eta ondoezak harrapatu nau.
Gero lanera joan behar,
KAGUEN DIOS!!!


Pastila bat artu dut lasaitze aldera,
bestela malaletxean eta isterikak
jartzen garela esaten digute.
BAI! enpastilatu naiz,
eta orain tua datorkit ahora etengabe,
barruko dena kanporatu nahi banu bezala!
Ohean sartu eta lo pixka bat egin besterik ez,
baina EZ! Emakume okupatua naiz ni
eta eguneroko betebeharrak egiten jarraitu behar.
lanera joan eta gero gerokoak...
motxian, mozkorra (ia) debalde.
AI, AI, AI...
mina bai, baina tira lasai,
aldegingo da hilerokoa
hilero datorren bezela!

PUM! Nire buruari! (I)

Posted on 2:35 a. m.
1939ko martxoaren 3a.

Hemen jarraitzen dut, bizirik, zapi gorria golkoan. Gaurko enfrentamentua gogorra izan da. Hamaika kide galdu ditugu bidean eta haien izerdi gorriaren usaina datorkit sudurzulotatik barrena.

Hamar egun daramatzat lubaki honetan, ez dugu aurrera egiterik lortu. Frankistek guk baino arma hobeak dituzte eta ez dugu lortzen atzera egin dezaten. Jendarte justuago baten alde fusila eskuan gabiltzanok ordea, zatituta gaude, eta bakoitzaren izerdi gorriak norabide bat hartzen du askatasun bidean.
Lubakiaren bestaldean da nire lehengusua. Familia oneko diruzale amorratua bera! Zerbaiten ustean, bizitzan zerbait izatearren bere ama ere salduko luke harek.
(jarraituko du...)

omenduak... omen!

Posted on 1:55 a. m.
Gizon bat omendu dute, emakume baten aurkako eraso sexista saihesten saiatzeagatik.

Zorionak! Egin dezagun guztiok txalo... plast, plast! Zergaitik atera ba gure eskubideen defentsan kalera? Beraiek sortutako gerra beraiek konponduko dute eta.
Ahaztu al ditugu bada txikitan kontatzen zizkiguten ipuinak?
Horretarako ditugu, no nos kunde emakunde eta gizonputz bezalakoak. Horretarako printzipe urdinak.

Lasai neskak! Kolpatuak, irainduak, bortxatuak, mespretxatuak, abusatuak, ak, ak eta abarka... izan arren etorriko da printzipe urdina gu salbatzera.
Eta ez zaitezte ondoren zuen buruaz lotsatu kaltetik zoaztenean, ez kezkatu zuen buruei errua botatzen. Kalean ez baita inor zuetaz oroituko, ikusezin izango baitzarete, zure ondoan domin disdiratsuz eta irribarre zabalez arro doan printzipearen altzoan.


ETA EMAKUMEA HILIK DAGO!

BERA DA ERRUDUNA!

Posted on 1:46 a. m.

bihar denok komunera!

Posted on 12:42 a. m.
Elkartuko al gara bihar komuneko paperean idatzitako poemez igurtzitzeko?
Esan baietz!

Galtzerdi eta kuleroak SOS!

Posted on 1:53 a. m.
Laguntza bila natorkizue!

kulero eta galtzerdirik gabe geratu naiz.
Eta ez, ez dizkidate lapurtu,
eta ez, ez nahiz gizendu horrenbeste.
Nire gela koxkorrean bitxikeriak
gertatzen dira lo nagoenean.
Oheratzerako arropak kendu
eta oheko hertz batean uzten ditut.
Eta goizean hara non,
galtzerdi eta kuleroak zuloz josita esnatzen naiz.
Atzo begi bat irekita lo egitea erabaki nuen.
Goizeko hirurak pasatxo izango ziren...
...eta han azaldu zen ate atzetik,
xorro xorro, ixilpean
ilez jositako animalia bihurria.
Hartu ditu galtzerdiak eta
haiekin jolasean hasi da.
Zulatu dit galtzerdi bat, gero bestea
eta azkenik kuleroak aho artean hartzera zihoanean
ohiukatu diot:
JINGOOOOOOOOOOO!
Jakingo balu, edo ulertuko balu txakurrak,
kulero merkeenak 6€tan daudela!


Eta bihar beste egun bat izango da

Posted on 4:02 p. m.
Gaur beste egun bat da, agian kotxean erdi zorabiatuta natorrelako.
Beste egun bat da eguzkiak azala gorritu zidalako bart goizean, eta
gaur mina dudalako bizkarraldean.
Gaur beste egun bat da, atzo beste bat zelako. Eta ez da berdin!
Gaur ez dut atzokoaz ahaztu nahi,
bihar ere ez,
biharamunak eskaini didan irribarrea mantendu nahi dudalako.
Ez dut ahaztu nahi, eta ez dut nahastu nahi.
Ez zaitut nahastu nahi.
Beste egun bat da, beste begi batzuekin ikusi zaitudalako,
beste ezpain batzuekin dastatu.
Eta zergatik ixildu...
...gustatu zait.
Eta zergatik lotsatu...
...errepikatuko nuke.
eta zergatik ez errepikatu...
...ederra haiz!
eta mesedez ez nahastu maitemina eta poesia
nazkatu nintzen loreak mozkortutako ohetan bakarrik botatzen!

Ezetza idatzia omen folio zuri hutsetan... oroitzen?

Sarrera

Mi foto
Ño! hitzezko, ele gordinezko koktel bat... edan ezazu, esnatuko bazaitu... eta bestela zure garuna leher dezan... eguneroko errealitate gordina ikusezin egiten dituen neurona apurrak leher daitezen... eta esnatu... esnatu... ordua aspaldi pasa da eta!