AuTODeFEnTSa!

Posted on 8:46 a. m.
Emakume ez isildu,
ez onartu erasorik.
Ez zaitez kikildu
haiek kikil daitezela!
Belarriak jaitsita,
buztana hankartean dutela
etxeratu daitezela.
Erasotzaileei erantzun
AUTODEFENTSA!


LORE BAT

Posted on 10:11 a. m.
Lore bat izan nahi nuke
gaua iristean petaloak itxiz
zu besarkatu ahal izateko

goizeko lehen eguzki izpiak
esnatze gaituen arte!

Beste kursilada bat gehiago, bihotza alaitze aldera...

ZOAZ OPORRETARA!

Posted on 1:47 a. m.
Azkar igaro da azken hilabetea,
lasai.
Nire buruak oporrak hartu ditu
zuk bezalaxe.
Aspaldi arnastu gabeko bakeak
amaiera bizkorra izan du ordea.
Oporretatik itzuli zara
eta itzuli zara nire garunera.
Sentimenduak aldatu zaizkidala
ulertzen dudan arren,
ez dut ulertzen zergatik nahasten
zaren oraindik orain hainbeste,
nire pentsamendutan.
Nahiago nuke batzutan
hutsunean igeri eginez jarraitu
hormaren kontra berriz,
noiz joko naizen jakin gabe.
Beraz itzul zaitez oporretara!

KAIXO ETA AGUR!

Posted on 9:36 a. m.

Km-ak kontu kontari igaro dira gaurkoan ere.
Donibanen auto istripua
eta zuek belarria irratiari itsatsita
bide horretan gu gurutzatuko ote garen beldurrez.
Minutuak eta orduak pasa dira
eta iritsi gara paisaia ilun horretara parasito urdinen izurritea dagoen erresumara.
Gela huts txuria,
zuen irribarre eta besarkadekin koloreztatu da.
Baina 40 minutu
hutsaren hurren izan dira gaurkoan ere,
eta konturatzerako etxera bidean
izan gara
gure animo eta ohiuak horma grisetan itsatsita utziz.


MUTIL INDARTSUAK

Posted on 11:09 a. m.
Berriz ere ariketa matematiko batzuen emaitzak
ez direla sekula erratzen ohartu naiz.
Berriz ere mozorroa kendu diot gizonari.
Emozioak adierazteko beraien inpotentzian
segurtasunez makilatzen dituzte aurpegiak.
Koldarkeria disimulatzeko arma bakarra
erabiliz ISILTASUNA.
Eta bien bitartean hor konpon ondokoa
haiek euren tronua mantenduko badute.

PUAJJJ!
NaZkA!
LESBIANISMOA AUKERA POLITIKO ZUZENENA DELA
GEROZ ETA GEHIAGO KONBENTZITZEN!

ORBELPEAN

Posted on 6:52 a. m.
Otso beldurgarrienak ere
ardi zuri dira
zure bularraren babesean


Taupadak lehertzen zaizkit
zure gorputza besarkatzean

Biluztu nazazu goxoki
zure hatsaren ahapean


Estali nazazu orbelez
gauaren ilunean
ilargiaren argipean...


...askatasuna sentitu dezadan
zure begietara so egitean

Sarrera

Mi foto
Ño! hitzezko, ele gordinezko koktel bat... edan ezazu, esnatuko bazaitu... eta bestela zure garuna leher dezan... eguneroko errealitate gordina ikusezin egiten dituen neurona apurrak leher daitezen... eta esnatu... esnatu... ordua aspaldi pasa da eta!