hurrrun

Posted on 12:42 a. m.

Hurrun egonagatik ere,
gertu sentitzen zaitut
Maite zaitut!!!


Lau hormaz osatutako etxe batean

giltzapetu gintuzten,

pini-poneko panpinen gisara!

Ikusezin bilakatu nahi gintuzten

haizearen antzera.

Eta haizearen antzera bildu ginen

zurrunbilo indartsu batean.

Haizea bezain leun, haizea bezain gogor,

askatasun haizearen saminez putz eginez

apurtu genituen hormak.

Baina hormak apurtuta ere

gainean genituen oraindik

ezarritako kateak.

Bildu genituen ahotsak,

bildu indarrak,.

Berreskuratuz joan ginen kaleak,

berreskuratuz tabernak, antzokiak.

Putzaldi erraldoi batean

aireratu genituen gure sormenak

jalgi ginen plazara!

Jalgi genituen plazara

abestiak, bertsoak, margolan eta liburuak.

Ezkutatu nahi zizkiguten gaitasunak

atera genituen ikusezintasunetik argitara!


zAngAlAtrAbAtu!

Posted on 3:52 a. m.
Eta izarapean gurutzatu genituen zangoak
zangalatrabatzera jolasteko...


Gorputz adierazpenaren artez,
azalaren ukimen leunez
forma geometriko ederrenak sortuz!

EluR mAluTaK

Posted on 1:35 a. m.
Eguzkiak urtzen du han goian gailurretako elurra

Neguak harrapatu nau,
eta zu elur maluta baten antzera jauzi zara nire magalera.
Eta ni, elur maluten gisara urtu nahiz zure ezpainetan

Eguzkiaren beroak lez urtu dituzu nire bularretako gailurrak
eta negu hotz hau, desiraren beroz epeldu da zure besoetan


Neguak harrapatu nau
eta zuk masailak gorritu dizkidazu haize hotzaren antzera.
eta nik izoztutako beldurrak urtu ditut zure besoetan
Haur jolasetan lez, elur bola batean bilduta jaurti ditut duda-mudak
eta negu hotz hau, berotu dezagun bada sutondoko garretan!





Sarrera

Mi foto
Ño! hitzezko, ele gordinezko koktel bat... edan ezazu, esnatuko bazaitu... eta bestela zure garuna leher dezan... eguneroko errealitate gordina ikusezin egiten dituen neurona apurrak leher daitezen... eta esnatu... esnatu... ordua aspaldi pasa da eta!