Zuretzako!

Posted on 8:47 a. m.

Denbora tarte bat hutsunean, zuretzako.
Zuretzako besarkada bat, besarkada bat zuentzako.
muxu bat zuretzat, zuentzat
Begiak itxi eta sentitu, sentitu nire irrifarra, indarra.
Distantziak agortu, eta gozatu.
Begira nazazu, oroitu nazazu

eta berriz biziko dugu momentu goxo bat

hutsunean,
denborak ezarritako hutsuneak betez.


Olentzeroren oparia!

Posted on 3:59 p. m.
Gabon zoriontsu hauetan, blog hau irakurriz gozatu duzuen guztiontzako opari berezi bat: Eskulan bat!!!
Lehenik inprimatu jarraian ikusiko duzuen irudia.
Ondoren marrazkia moztu.
Kartoi baten gainean ipini, itsasi eta hau ere irudia jarraikiz moztu.
Azkenik soka bat lotu goialdean eta aiton amonen kolonia gozo pixkabat eman,
usain goxo goxoa izan dezan.
(Kotxean ipintzeko aproposa!!!)

Gabonak, gabonak hau zoriona!

Posted on 3:38 p. m.


Krisian omen gaude eta Odon Elortzak erabaki du gabon hauetan ez dela eguberrietako argirik izango Ñoñostialdean. Herritar talde bat hasarretu da zeharo eta pankarta batekin ipini udaletxe aurrean, ARGIAK nahi dituztela esanez.
Lengoan etxe atarian negoela, zerura begira ipini nintzen, eta hainbeste izar polit begien aurrean... Pentsatu nuen, nork behar ditu gabonetako argiak hain izar politak zerua argiztatzeko izanda?

Eta eguraldi txarra bada?
Ba begira maite dituzun horien begietara!

3,2,1...

Posted on 3:29 p. m.
Atzerantz kontatzen irakatsi ziguten
eta ongi ikasi genuen!


arnastu nazazu maitatzeko!

Posted on 1:20 a. m.
Bihotza ireki dizut
harekin zu besarkatzeko
bi hots oihartzun batean
zuk hobeki entzuteko
M.Z esateko...
...sentitzeko!
Ta bularra uzten dizut
haurtzarora itzultzeko
ta harekin jolastean
inozentzia tarteko
zure maitasuna...
...sentitzeko!
Muxu bat eskatzen dizut
harekin zu dastatzeko
zure bi begiak parean
betileak miazkatzeko
maite zutaz...
...gozatzeko!


maitasuna arnastuz bizirauteko
arnastu nazazu maitatzeko!

A-25 emaigun eskua

Posted on 11:32 a. m.
Irla bat. Anari. Inspirazioa.
Gaur ere zenbat emakume isla baten gisara,
isla baten isla,
indarkeriaren morrontzan,
bakardadearen noraezean.


Higana hurbiltzen,
higana hurbiltzean

nigandik are eta gehiago hurruntzen naun

Utzidan hurbiltzen.


amarauna

Posted on 4:04 a. m.
Armiarma bezain jostun ona izan nahi nuke
behin hala bihotzean ireki zitzaizkidan zauriak
ondo josteko.


UMEAK, ARKUMEAK ETA EMAKUMEAK

Posted on 3:44 a. m.
Erdoiztako neskatilen ateraldiak...

-Haurrak izatera kondenatuta gaude.
-Hala izendatu gintuzten alu ta titiekin jaiotzean: EMAKUMEAK, eman umeak.
-Agian ez zen hori xedea. Agian betirako umetzat nahi gaituzte.
Emeak=umeak
-Animaliak izaki eta animalion erroa aurretik: EME...
-Eta gizonak?Haiek noski, gizaki onak.
Haiek noski, animaliak gaindi, gizadiaren ondare nagusi arrazionalak, bakarrak.
-Gu ez, gu umeak edo umeak egiteko makinak.
-Hamaika ikusteko jaioak gara!
-Noski gizonei izendatzeko, zio bera erabiliz gero... jeje!emaitza ederra !
-Ea egin dezagun ba froga:
ARRABaina honi ume hitza gehituz gero, hara non emaitza:
AR+UME= ARKUME

pottorfest...

Posted on 8:26 a. m.
argazkiek esan dezaketena, argazkiekin esan dezakeguna, argazkiekin senti dezakezuna, goza dezakezuna

askatasuna...


galderaikur erdiak...

Posted on 8:17 a. m.

Galdera-ikur bat darabilkit
ispilu baten bila
galdera-ikur urduria, dardartia


Galdera-ikur bat darabilkit

bihotz erdi baten tankeran

noraezean erdi asetuta


Hiru puntu suspentsiboko
galdera-ikur bat
izenik gabeko maitasun historio baten ikur gisan,
muxu eta laztan goxoen pexkixan!


galduta...perdidos...

Posted on 9:57 a. m.


Nahiago nike

telebistari begira baino

nire begietara begira

galduko bazina!

ileak

Posted on 9:52 a. m.
Maitemintzen garenean
ipurdiko ileak ere
ederrak iruditzen zaizkigu!


NOLA ESAN????

Posted on 10:03 p. m.

Nola esango diat bada,
hire enbidoek urduritzen nautela.
Urduritzen nautela
mus partidetako zure begirada eztitsuek.

Eta behatzak dantzan ipintzen zaizkidala

tantoekin batera,

aurrera eta atzera, nora ezera!
Nola uko egin
tximeletak
bistaratzen dituzten begiratu horiei!
Nola esan gustoko zaitudala

ez naizenean oldartzen zure begietara!

Eta orain ere,
konturatzerako
aldegin zara!
Orain ere ezin esan
gustoko zaitudala!

Orain ere... aixxx
berandutu zaidalaaaa...

Ametsetan, mozkorkeritan hona eta hara...
baña gaur ere nire ondoan zu falta zara!
baña nire kontzientzian zabiltz
tanto bat bezala
musik EZ!
Muxuak... beharbada
maitasunari ordagoa botatzeko ordua bada!


IZOZKIA

Posted on 9:55 p. m.
Dut entzutean oroitu naun
IZOZKIA IZAN NAHI NUKE ZURE AHOTAN...


eskapa 09

Posted on 9:17 p. m.

skapa... baina ez ispilutik matte...
edertasunaz gozatzen ta apreziatzen ikasten...

ISPILURA BEGIRATZEAN OHARTZEN NAUN ZEIN POLITA HAIZEN!

eguardipasak...

Posted on 10:17 a. m.
Pasa dira gaupasa garaiak

ordubaterditan etxera zintzo zintzo

itsasoan bañu eder bat hartu ostean.

Oraindik udaberriko loreak baino sasoi hobean gaude

orain eguardipasak egiten ditugu eta gaupasen ordez.


txintxorro...

Posted on 3:58 p. m.
Erabaki dut zein etxe okupatu
ametsetan bada ere.
Atea bota beharrik ez.
Soilik hamakan etzan eta
kubatak edanaz amets!
Ondoren hankak eta gorputza
ur gazitan busti
plisti plasta, plisti plast
behatzetako azala ximurtu arte.
Nirekin amets egitera animatzen?


txiki txikia...

Posted on 3:17 p. m.

Halaxe sentitzen naiz
txiki txikia
inurri baten gisan.
Inurriak tximeletek bezala
kili kiliak egiten dizkidaten bitartean.
Adorez hustutako puxika baten antzera
sentitzen naiz.
Zure begietara begira txikitzen naiz
masailak gorritu ahala.
Ezpainak tatikardiko
jartzen zaizkit,
zerbait esan nahi eta ezer esan ez...
soilik hitz hutsalak.
Segurtasuna galtzen
dut
zure presentziaren arira

eta ekilibristak lez

baietza eta ezetzaren arteko balantzan
lokarri erdian geratzen naiz
koldarren gisara.

amets!

Posted on 3:59 p. m.
Eta gaur zurekin egin dut amets.
Amets lotan, amets esna.
Amets zure begietara begira.
Betile luze horien azpian gordetzen den
begirada eder horri begira.
Eta zure ondoan egote hutsarekin
urduritu naiz, kuleroak bustitzeraino.
Irribarre urduriaren preso,
zuri so gozo-gozo,
eta begiei malkoak lez,
ezpainei lerdea jarioz.
Zure ondoan eta zu ukitzeko
desiatzen.
Desiatzen zu laztantzeko,
muxukatzeko eta gozatzeko.

GAUR BESTE EGUN BAT DA,
gaur aspaldiko irrifarre inozo berarekin
itzuli naiz lanera.
Ametsetan...
eta ametsak EGI bihurtuko balira...ahhhhhhh!

ai, AI, ai!

Posted on 6:43 a. m.
Atzo txokolatea jan eta jan.
Gaur hilerokoa ate joka.
Atea itxi nahi diot.
Hilerokoari ez, edo ez dakit.
Baina minari bai, BAIIIII!
Kotxean etorri naiz makur,
eta errebueltak oker artuz
tripak ere errebueltaka,
errebolta bat egin nahi balute bezala.
Gorputz osoa astoratzen hasi zait,
eta ondoezak harrapatu nau.
Gero lanera joan behar,
KAGUEN DIOS!!!


Pastila bat artu dut lasaitze aldera,
bestela malaletxean eta isterikak
jartzen garela esaten digute.
BAI! enpastilatu naiz,
eta orain tua datorkit ahora etengabe,
barruko dena kanporatu nahi banu bezala!
Ohean sartu eta lo pixka bat egin besterik ez,
baina EZ! Emakume okupatua naiz ni
eta eguneroko betebeharrak egiten jarraitu behar.
lanera joan eta gero gerokoak...
motxian, mozkorra (ia) debalde.
AI, AI, AI...
mina bai, baina tira lasai,
aldegingo da hilerokoa
hilero datorren bezela!

PUM! Nire buruari! (I)

Posted on 2:35 a. m.
1939ko martxoaren 3a.

Hemen jarraitzen dut, bizirik, zapi gorria golkoan. Gaurko enfrentamentua gogorra izan da. Hamaika kide galdu ditugu bidean eta haien izerdi gorriaren usaina datorkit sudurzulotatik barrena.

Hamar egun daramatzat lubaki honetan, ez dugu aurrera egiterik lortu. Frankistek guk baino arma hobeak dituzte eta ez dugu lortzen atzera egin dezaten. Jendarte justuago baten alde fusila eskuan gabiltzanok ordea, zatituta gaude, eta bakoitzaren izerdi gorriak norabide bat hartzen du askatasun bidean.
Lubakiaren bestaldean da nire lehengusua. Familia oneko diruzale amorratua bera! Zerbaiten ustean, bizitzan zerbait izatearren bere ama ere salduko luke harek.
(jarraituko du...)

omenduak... omen!

Posted on 1:55 a. m.
Gizon bat omendu dute, emakume baten aurkako eraso sexista saihesten saiatzeagatik.

Zorionak! Egin dezagun guztiok txalo... plast, plast! Zergaitik atera ba gure eskubideen defentsan kalera? Beraiek sortutako gerra beraiek konponduko dute eta.
Ahaztu al ditugu bada txikitan kontatzen zizkiguten ipuinak?
Horretarako ditugu, no nos kunde emakunde eta gizonputz bezalakoak. Horretarako printzipe urdinak.

Lasai neskak! Kolpatuak, irainduak, bortxatuak, mespretxatuak, abusatuak, ak, ak eta abarka... izan arren etorriko da printzipe urdina gu salbatzera.
Eta ez zaitezte ondoren zuen buruaz lotsatu kaltetik zoaztenean, ez kezkatu zuen buruei errua botatzen. Kalean ez baita inor zuetaz oroituko, ikusezin izango baitzarete, zure ondoan domin disdiratsuz eta irribarre zabalez arro doan printzipearen altzoan.


ETA EMAKUMEA HILIK DAGO!

BERA DA ERRUDUNA!

Posted on 1:46 a. m.

bihar denok komunera!

Posted on 12:42 a. m.
Elkartuko al gara bihar komuneko paperean idatzitako poemez igurtzitzeko?
Esan baietz!

Galtzerdi eta kuleroak SOS!

Posted on 1:53 a. m.
Laguntza bila natorkizue!

kulero eta galtzerdirik gabe geratu naiz.
Eta ez, ez dizkidate lapurtu,
eta ez, ez nahiz gizendu horrenbeste.
Nire gela koxkorrean bitxikeriak
gertatzen dira lo nagoenean.
Oheratzerako arropak kendu
eta oheko hertz batean uzten ditut.
Eta goizean hara non,
galtzerdi eta kuleroak zuloz josita esnatzen naiz.
Atzo begi bat irekita lo egitea erabaki nuen.
Goizeko hirurak pasatxo izango ziren...
...eta han azaldu zen ate atzetik,
xorro xorro, ixilpean
ilez jositako animalia bihurria.
Hartu ditu galtzerdiak eta
haiekin jolasean hasi da.
Zulatu dit galtzerdi bat, gero bestea
eta azkenik kuleroak aho artean hartzera zihoanean
ohiukatu diot:
JINGOOOOOOOOOOO!
Jakingo balu, edo ulertuko balu txakurrak,
kulero merkeenak 6€tan daudela!


Eta bihar beste egun bat izango da

Posted on 4:02 p. m.
Gaur beste egun bat da, agian kotxean erdi zorabiatuta natorrelako.
Beste egun bat da eguzkiak azala gorritu zidalako bart goizean, eta
gaur mina dudalako bizkarraldean.
Gaur beste egun bat da, atzo beste bat zelako. Eta ez da berdin!
Gaur ez dut atzokoaz ahaztu nahi,
bihar ere ez,
biharamunak eskaini didan irribarrea mantendu nahi dudalako.
Ez dut ahaztu nahi, eta ez dut nahastu nahi.
Ez zaitut nahastu nahi.
Beste egun bat da, beste begi batzuekin ikusi zaitudalako,
beste ezpain batzuekin dastatu.
Eta zergatik ixildu...
...gustatu zait.
Eta zergatik lotsatu...
...errepikatuko nuke.
eta zergatik ez errepikatu...
...ederra haiz!
eta mesedez ez nahastu maitemina eta poesia
nazkatu nintzen loreak mozkortutako ohetan bakarrik botatzen!

Ezetza idatzia omen folio zuri hutsetan... oroitzen?

NIRE GORPUTZA, NIRE BIZITZA, NIRE ERABAKIA!

Posted on 3:24 p. m.
- Loiolan izan ginen...
- Nun esan den?
- Loiolako basilikan...
- Zein ezkontzen zen ba?
- Jejeje! ezkondu? inor ez neska!
- Beno agian nehor bai, baina gu ez ginen ezkontzara joan.
- Orduan zer zen ba han?
- Ikusi ikusi... eta hitzegingo dinagu ondoren.


M1m21M1m21M1mM21m1M21m1M21m1M21m1M21m1

Posted on 1:03 a. m.

noiz hasi ote zen maiatzaren 1a?
non hasi ote zen?
kolektiboan?
elkartasunean?
lehen internazionalean?
sozialismoan?
anarkismoan?
historiaurrean?
moskun?
urriko iraultzan?
hala hurrengo hilabetetako iraultza etengabean?
eta non galdu dira langile kontzientziak?
non galdu ditugu kontzientziak?
kapitalismoaren kontainerretan?
globalizazioaren zakarrontzietan?
enpresarioen zapata azpiko ondarretan?

Maiatzak 21 izan dadila XXI. mendeko sozialismoaren aldarrikapen.
maiatzak 21 izan dadila elkartasun,
maiatzak 21 izan dadila kolektibotasun.
Maiatzak 21
margotu kaleak gorriz,
kapitalismoak lurra langileen odol putzuz bete baino lehen!



aRGaZkIaK

Posted on 12:20 a. m.


Argazkiak kenduko dituzue,
baina eurek,
gure senide eta lagunek
hor jarraituko dute
gure herriko kaletan,
tabernetan,
festetan,
mendi tontorretan,
gure biohotzetan.

Argazkiak kenduko dituzue,
baina, dena eman dutenen beroa,
borrokarako sortzen diguten gogoa
ez dago itzaltzerik!

Eolikorik ez!

Posted on 4:12 p. m.
Euria ari badu ere,
lokatzetan irristatuz
euri tantekin kantuan,
goazen mendi tontorrera!



EOLIKOAK
EZ GAZUMEN EZ INON!

Posted on 3:13 p. m.
Tzanba!
Samba dantzatzean gerria astoratzen den bezala
astindu zenidan bihotza.
Lehenengo aldiz takoiak jantzi nituenean bezala
hasi nintzen balantzan.
Mozkortu ninduzun!

Bizitzako bidegurutzean topatu ginen,
bide bihurria zinez,
eta bihurrikeriz sartu zinen nire burbuinean!
Kopetetik bihotzeraino!

Kotxeko lehiatila atzean ezkutatzen
zen begirada horri,
zeharkako begirada horri,
leun, gogor, bihurri...
...horri zerbait esan nahiean
baina senitmentuetan ere mozkor
eta ezer esan ez.

Gero arte bat besterik ez,
geroak tarte bat eskeiniko digulakoan.
Ni ere adorez leun, eta ahultasunez gogor.

Gainontzean inoiz izan diren besarkada
estuetan murgildu,
oroimenean murgildu eta amets!
desioetan bustiz amets!
Amets izan zitekeen baina seguruaski
izango ez denaren esperoan.

Bitartean aurpegi erdia estaltzen ditaten
betaurreko ilunak ipini eta etsipenaren zotina ezkutatu,
eta ohiu egin,
maite zaitut esanaz nire buruari,
hitz horiek inoiz zure ahots kordetatik nire belarrietara xuxurlatuko diren esperoan.

HUTSA... EZarenEZerEZa!

Posted on 3:20 a. m.
Ezaren ezereza,
mundu hau dut mespretxa,
egoneza,

presa,
itxaropen geza,
itotako ametsa,
malkoen babesa.
Ezaren ezereza



ihesa...

TOMA!

Posted on 6:50 p. m.
Toma mis manos,
toma mis llantos,
toma mis versos,
toma mi amor!














eskuen bila...
mira billa
bihotzaren herdoila...
maitasun etsiaren moila
negarraren mintzaia...
eta irriaren jaia
distantziaren harmaila...
lurra iraultzeko laia
poesiaren sutoña...
bihotza laztantzeko oiña
gogoaren zerralla...
bidea daukat zaila
maitasunaren ezin ... ta nahia!



hUtsUnEAn IgErI!

Posted on 6:06 p. m.
AMA!
Geroztik ikasi nuen
hutsunean igeri egiten!
Oroimen goxoz inguratutako hutsuneetan!
Eta hala zoaz zu ere, gero arte batez,
eta "noiz arte?" galdera ikurra hutsunean hegaka utziz!
Zu ere oroimen goxoz bildutako hutsune bat izango zara. Oroitzapenak laztantzean oraindik,
bihotz taupadak biderkatzen dizkidan hori!
finean...
bizitzen jarraitzeko motibo bat gehiago!

eta ez da gutxi!



ostegunerarte lo...

Posted on 9:24 a. m.

Nekaturik nago. Begiak bere kaxa ixten zaizkit.

Ostegunerarte egingo nuke lo, lo etengabe,

eguardiko hamabiak arte.

Begiak itxi zaizkit, eta ametsen itsasoan murgildu naiz.

Ametsetan hasi naiz, itsasoan igeri.

Zarauzko hondartzatik abitu eta Debaraino iritsi naiz igerian.

Itsasoa bare dago eta nire gorputza ere bai.


Begizuloak kresalak ezabatu dizkit, nekea ere bai!





ErrEaLiTaTeA!

Posted on 8:27 a. m.

DENBORAREN DISTANTZIA LABURRA
DISTANTZIAREN DENBORA LUZEA

amorrua,
melankolia,
gorrotoa,
ezintasuna,
gosea,
desgastea,
tristura,
antsietatea,

TO/ÑO ERREALITATEA!

atera zuen errosarioak gure obarioetatik!

Posted on 5:32 a. m.

morala eta etika belarrietatik gain, aluko zulotik ere sartu eta inpostatu nahi digutelako...

asteburuko ajeak!

Posted on 3:23 a. m.

Igandea, goizeko hamarrak edo hamaikak!
Buruak hamaika kilo pisatzen zizkidan,
aurreko gauean edandako hamarnaka kalimotxoen erruz!
Zigarroen kea oraindik orain belarrietatik irteten.
Eta egunari aurpegiak eskeini zezakeen irriparre
onenarekin aurre egin behar!
Hurrengo asteburuan etxean geratu beharko!

Zorionak neure buruari!

Posted on 4:08 a. m.
Zoriontsu nahiz, instant batez bada ere. Edo ez naiz lehen bezain triste. Bizitzan zoriontsu izateko lortu beharreko helburuen zerrenda luzea hartu dut eta ezabatu dut, tartean ageri zen hitz hau: kotxeko karneta. Lehenengo, zerrendatik hitz bat ezabatu, eta beste zerrenda batean berriz zenbakiak gehitu.
Jakin izan banu, zoriontasuna horren garesti suertatzen dela!!! Jakin izan banu,horrenbeste buruhauste sortuko zizkidala, honezkero astoa erosia izango neukan.
Oraindik orain ordea, zerrenda amaigabea falta zait zoriontasunaren muñera iristeko:

Bikotea
Lanpostu on bat
Kotxe propioa
Etxe propioa
Ezkontzea
Haurrak izatea
Loteria tokatzea
...

Nork dio zoriontasuna norbere burua saldu gabe lor daitekela!?

'Berdin du! Berdinak gara eta!'

Posted on 6:40 a. m.

LAGUN BATEK IDATZITAKO IRITZI ARTIKULUAREN ZATI BAT. APA EPE!

Badirudi berdin-berdina dela, gauzak ez direla aldatzen alabatxo bat ala semetxo bat mundura ekartzean. Neskatilek edo mutikoek aukera berdinak dituztela berez, baina bakoitzaren patuak gorago ala beherago kokatzen duela. Berdina dirudi azalean, kanpotik, baina sakonago begiratzen hasten bagara, berdinak diruditenak ez dira gauza bera.
Ez baita berdin, Saioa edo Mikel izena aukeratzea, edota txandal arrosa edota urdina oparitzea. Bestela probatu Mikeli txandal arrosa erosita. Ez da berdin Saioa edo Mikeli Mari Errauskinen ipuina kontatzea. Saioa printzesa maitagarriarekin identifikatuko da eta Mikelek printze salbatzailea izan nahiko du.

Edur Epe Paaaaa!
www.urola-kostakohitza.info

ONENAK GEA!

Posted on 6:18 a. m.


Earra eguna atzokua nexkak! Oilo ipurdia ipintzerainokoa. Primeran irten zan dana, garako portada lortzeraino, jeje!Hainbeste emakume bilduta, giro earrian, dantzan, hizketan, mozkorkerian eta aldarrikapenian!
Sareko amaraun hontatik, banan banan eskertu nahi nizuen atzoko dana! Transmititu didazuen indar guzti hori. Muxuak, besarkadak, umorea, dantzaldiak, begirada moxkortiak, kantuak, eta bereziki borrokarako grin hori.
Esan beharrik ez, atzokoa berezia izan zen. Tanta moreak putzu batean biltzen direnean, tanta bakoitzaren uhinak dardarak eragiten ditu. Konplizitatea! Ari gara ari patriarkatuaren horma pixkanaka pitzatzen.
Onenak gera neskak ta tira urrengo urtean geyo ta hobeto!
Beti ostiyak hartzen, hartzen, hartzen ta ematen! zer gera gu? nor gera gu? FEMINISTAK gera gu!
GORA BORROKA FEMINISTA!

Neurea da erabakia! ETA KITTO!

Posted on 5:59 a. m.

ZoMoRRoEn MoZoRRoA!

Posted on 1:07 a. m.

Izen desberdina izan arren,
ideia desberdinak margotu arren,
aurpegi desberdina izan arren,
helburu berdina dute barnean.
Hemengo batzuen antza hartzen diet hezurduran!

NESKATILA

Posted on 1:57 a. m.

Dela urte batzuk idatzitako poesiak, badu zer esanik egun hauetan.

Arratsalde argitsua begi bistan,
neskato xarmant bat dakusat,
bere gelakideekin bat eginik
ikastetxetik kantuan eta barrez irteten!

Halako batean,
neskaren masail gorriak hasi dira zuritzen,
kopeta iluntzen,
begirada abailtzen,
salto brinkoka zebiltzan hanka arinak, hasiak dira larritzen!

Ikastetxeko kolunpioak lurrazpiratu dituzte,
eskola ingurua kaosa bilakatu dute.
Umeak, bera ere lurrazpiratuko duten beldurrez,
ziztu bizian alde egin du babesera,
sendi eta familiakoen artera!

Karriketan hilotzak zotinka, haurrak negarrez,
koaderno eta apunteak airean barreiatzen dira,
hauts hondarra eta odol lohidurak izugarriak dira.
Barneko samina eta elkartasuna adierazi asmoz,
neskatoaren begiak malkotan odolustu dira!

Jendea aztoraturik eta txilioka,
soinu bortitzak neskatilaren tinpanoak itotzen,
bere herriko ikurrinak ez ditu ezagutzen,
eta haurra noraezean ihesi doa!

Etxera iristen ari delarik,
neskatilak ez ditu hankak sentitzen
eta iritsi bezain laster lurrera jaurti da
Bere gurasoen etxea lur hondakin bilakatu da,
bere auzo alaia, hondamendi narras bat besterik ez da.

Harri horma batzuk,
zulaturik baina zutik diraute,
beste batzuk ordea,
lurrak irentsirik daude!

Hanka eta beso bat harri hormek zanpaturik,
neskatoak ez du bere amaren hilotza ezagutzen,
ez du bere herria ezagutzen,
ez du bere burua ezagutzen.

Galdetzen diot ene buruari
neska honek eta beste hainbatek
zein delitu burutu duten
patu hau merezi izateko?

Agian gernikarra izatea izan da euren delitua,
agian “Sabra” edo “Shateela”-n jaiotzea,
agian Iraken edo Afganistanen bizitzea.

Herri desberdin batean erditu
eta desberdina izatea tokatu izan zaizula da
zure delitua.

Gaua iritsi da,
eta hurrengo egunean,
egunak ez du argitu.

DESPISTATUON GAFEAK!

Posted on 1:54 a. m.

Pentsatuta neukan guztia. Ia guztia...
Etxea guretzat genuen. Katua eta txakurra konpainia egiteko prest. Maindire berriak, poltsa beroa eta kazike boteila prest.
Kalean afaldu genuen, nik hain gustoko nuen herri txiki horretan. Sentimenduak biltzen zaizkidan leku horretan. Oraindik ez dut ezagutzen bertan jatetxe begetarianorik, baina tira egun hura haragia jateko erreserbatuta neukan.
Oilaskoa patatekin. Iztar bakoitzari hozkadada ematen nion bakoitzean, zureak imaginatzen nituen eta tximeletek astoratzen zuten nire tripa. Begiradak gurutzatzen zitzaizkigun begi ninien dirdira artean.
Luze hitzegin genuen, biok gara eta hiztun xamarrak. Hitzegin genuen musikaz, okupazioaz, palestinaz eta latino amerikaz, ardo boteilak gure masailak gorritzen zituen bitartean. Postrerako txokolatezko pastela eskatu genuen, eta txokolatezko irrifarra zetorkidan zure gorputz biluzia oroitzean; gozoa eta goxoa. Azala azalaren kontra, ahhh... ederra!
Kotxea hartu eta etxerat abiatu ginen. Ilargi beteak inguruko paisaia argiztatzen zuen. Mendi eta larreak elurrez bustiak. Eta etxera iritsi orduko, zure ezpainetan busti nituen neureak, zure gorputzean urtu nintzen, txokolatea bezala, gozo eta goxo-goxo.
Gitarraz jardun ginen kantuan, kuba-kazike boteilak azken arnasa hartu zuen arte. Orduan oheratzeko ordua iritsi zen. Eta gitarra jotzen jarraitu nahi nuenez,honen ariak bailiran laztandu nizkizun ileak. Ilargiaren argipean, dastatu zintudan, goitik beheraino, behetik goraino, azken egunotako desira eutsiari bide emanez.
PENTSATUTA NEUKAN GUZTIA, IA GUZTIA... baina despitatua izaki, ahaztu zitzaidan, ahaztu beste despistatu bat nuela ondoan. Egunez nahasi zinen, eta ilargi betea bakarrik geratu zen gure zain, Ernioko magalean.

Posted on 1:46 a. m.
12 urte nituela aldegin zinen.
12 urte luze joan zaizkit
zu gabe!
Joan zinenetik ez da igaro
oroitu ez zaitudan egunik
eta irrifartsu oroitzen zaitut batzutan
negarrez bestetan.
Itsasoaren taupadez oroitzen zaitut,
eta bigarren tuneletik
bidaltzen dizkizut musuak.
Heriotzaren hatzaparrek
gazte harrapatu zituzten
baina gazte iraungo duzu
nire oroimenean
zuganako maitasuna
ez baita sekulan zaharkituko!
MAITE ZAITUT AMA!

Sarrera

Mi foto
Ño! hitzezko, ele gordinezko koktel bat... edan ezazu, esnatuko bazaitu... eta bestela zure garuna leher dezan... eguneroko errealitate gordina ikusezin egiten dituen neurona apurrak leher daitezen... eta esnatu... esnatu... ordua aspaldi pasa da eta!