AMA!
Geroztik ikasi nuen
hutsunean igeri egiten!
Oroimen goxoz inguratutako hutsuneetan!
Eta hala zoaz zu ere, gero arte batez,
eta "noiz arte?" galdera ikurra hutsunean hegaka utziz!
Zu ere oroimen goxoz bildutako hutsune bat izango zara. Oroitzapenak laztantzean oraindik,
bihotz taupadak biderkatzen dizkidan hori!
finean...
bizitzen jarraitzeko motibo bat gehiago!

eta ez da gutxi!