Balantzaren beste aldea!

Posted on 1:32 a. m.
Maiz bilatzen dugu balantzaren beste aldea,
bila gabiltzala jakin gabe.
Eta hala aurkitu ditut nik ixilune goxoak
izara azpian.
Soilik zure harnas hotsa,
zure besarkada estuak lagunduta.
Hala aurkitu dut,
bihotz taupadak biderkatu bezala
hauek baretzen dizkidana.
Lasaitasuna pertsonan,
bi begiraden arteko patxada.
Ezer egin gabe gustora egoteko arrazoi bat,
soilik sentitu,
soilik gozatu!!!


...Ez dadukanak ongi omen daki eukitzea zein den ona

URTE ZERRI ON!!!

Posted on 3:27 a. m.

Ondo hasi al deu urtia?
Seguru resakakin tarten.
Bakizue, Zauztarrak zeatenak sikiera
baño bat hartu hondartzan
ta aje danak aldeingo zaizkizue!
Urte zerri on danai,
aurrekua bezain zerriya izango ez dalakuan!
ta aurrea bolie!!!

Sarrera

Mi foto
Ño! hitzezko, ele gordinezko koktel bat... edan ezazu, esnatuko bazaitu... eta bestela zure garuna leher dezan... eguneroko errealitate gordina ikusezin egiten dituen neurona apurrak leher daitezen... eta esnatu... esnatu... ordua aspaldi pasa da eta!