Maiz bilatzen dugu balantzaren beste aldea,
bila gabiltzala jakin gabe.
Eta hala aurkitu ditut nik ixilune goxoak
izara azpian.
Soilik zure harnas hotsa,
zure besarkada estuak lagunduta.
Hala aurkitu dut,
bihotz taupadak biderkatu bezala
hauek baretzen dizkidana.
Lasaitasuna pertsonan,
bi begiraden arteko patxada.
Ezer egin gabe gustora egoteko arrazoi bat,
soilik sentitu,
soilik gozatu!!!


...Ez dadukanak ongi omen daki eukitzea zein den ona