Tzanba!
Samba dantzatzean gerria astoratzen den bezala
astindu zenidan bihotza.
Lehenengo aldiz takoiak jantzi nituenean bezala
hasi nintzen balantzan.
Mozkortu ninduzun!

Bizitzako bidegurutzean topatu ginen,
bide bihurria zinez,
eta bihurrikeriz sartu zinen nire burbuinean!
Kopetetik bihotzeraino!

Kotxeko lehiatila atzean ezkutatzen
zen begirada horri,
zeharkako begirada horri,
leun, gogor, bihurri...
...horri zerbait esan nahiean
baina senitmentuetan ere mozkor
eta ezer esan ez.

Gero arte bat besterik ez,
geroak tarte bat eskeiniko digulakoan.
Ni ere adorez leun, eta ahultasunez gogor.

Gainontzean inoiz izan diren besarkada
estuetan murgildu,
oroimenean murgildu eta amets!
desioetan bustiz amets!
Amets izan zitekeen baina seguruaski
izango ez denaren esperoan.

Bitartean aurpegi erdia estaltzen ditaten
betaurreko ilunak ipini eta etsipenaren zotina ezkutatu,
eta ohiu egin,
maite zaitut esanaz nire buruari,
hitz horiek inoiz zure ahots kordetatik nire belarrietara xuxurlatuko diren esperoan.