Tzanba!
Samba dantzatzean gerria astoratzen den bezala
astindu zenidan bihotza.
Lehenengo aldiz takoiak jantzi nituenean bezala
hasi nintzen balantzan.
Bizitzako bidegurutzean topatu ginen,
bide bihurria zinez,
eta bihurrikeriz sartu zinen nire burbuinean!
zen begirada horri,
zeharkako begirada horri,
eta ezer esan ez.
Gero arte bat besterik ez,
geroak tarte bat eskeiniko digulakoan.
Ni ere adorez leun, eta ahultasunez gogor.
Gainontzean inoiz izan diren besarkada
estuetan murgildu,
oroimenean murgildu eta amets!
Bitartean aurpegi erdia estaltzen ditaten
betaurreko ilunak ipini eta etsipenaren zotina ezkutatu,
eta ohiu egin,
Samba dantzatzean gerria astoratzen den bezala
astindu zenidan bihotza.
Lehenengo aldiz takoiak jantzi nituenean bezala
hasi nintzen balantzan.
Mozkortu ninduzun!
Bizitzako bidegurutzean topatu ginen,
bide bihurria zinez,
eta bihurrikeriz sartu zinen nire burbuinean!
Kopetetik bihotzeraino!
Kotxeko lehiatila atzean ezkutatzenzen begirada horri,
zeharkako begirada horri,
leun, gogor, bihurri...
baina senitmentuetan ere mozkor...horri zerbait esan nahiean
eta ezer esan ez.
Gero arte bat besterik ez,
geroak tarte bat eskeiniko digulakoan.
Ni ere adorez leun, eta ahultasunez gogor.
Gainontzean inoiz izan diren besarkada
estuetan murgildu,
oroimenean murgildu eta amets!
desioetan bustiz amets!
Amets izan zitekeen baina seguruaskiizango ez denaren esperoan.
Bitartean aurpegi erdia estaltzen ditaten
betaurreko ilunak ipini eta etsipenaren zotina ezkutatu,
eta ohiu egin,
maite zaitut esanaz nire buruari,
hitz horiek inoiz zure ahots kordetatik nire belarrietara xuxurlatuko diren esperoan.
15 de mayo de 2009, 12:37 a. m.
Mok, egunero esatea ez dun erraza, baina egunero esango niñake, hitzik esan gabe badakiñan arren. Begirada soil baten, muxu azkarraren edota laztan ttikiaren atzean maite haut handiya ezkutatzen dala.
Kenduitzan antiaju ilunak eta gozatu esan gabe maite haugun guztiyen partetik. Askotan ametsek etziune ondokua eta oraina dastatzen usten... Baina eskerrak abila haizela denetik probatzen!!! aupa hi!!!epe
15 de mayo de 2009, 1:10 a. m.
mik!
eskertzen ditun hitzak, ta partehartzia...jeje!bestela blogak etzakan bixitasunik.
eskerrak lagunei... bestela eguna pirritx eta porrotx, ilargiraino buelta eta... entzuten igaro beharko...jejeje!
edo hobe, dastatzen jarraitu, tortilla patata edo txanpiena edo gaztarena edo...
muxxx! ;)