Lau hormaz osatutako etxe batean
giltzapetu gintuzten,
pini-poneko panpinen gisara!
Ikusezin bilakatu nahi gintuzten
haizearen antzera.
Eta haizearen antzera bildu ginen
zurrunbilo indartsu batean.
Haizea bezain leun, haizea bezain gogor,
askatasun haizearen saminez putz eginez
apurtu genituen hormak.
Baina hormak apurtuta ere
gainean genituen oraindik
ezarritako kateak.
Bildu genituen ahotsak,
bildu indarrak,.
Berreskuratuz joan ginen kaleak,
berreskuratuz tabernak, antzokiak.
Putzaldi erraldoi batean
aireratu genituen gure sormenak
jalgi ginen plazara!
Jalgi genituen plazara
abestiak, bertsoak, margolan eta liburuak.
Ezkutatu nahi zizkiguten gaitasunak
atera genituen ikusezintasunetik argitara!
0 Response to "IKUSEZINTASUNETIK ARGITARA! EMAKUME JALGI HADI PLAZARA!"
Publicar un comentario