Neska ederra iruditu ninduzun...
ederra irrifarrea...
izakera ederrekoa!
Ederra izan zen elkarrekin hartu genuen
lehen tragoa
ederra elkar tragoz irentsi ginenekoa!
Ederra lehen gau hura,
haurrek margotutako
eguzki traketsak,
zure algarak,
nire irria...
Ederrak izan dira
zure besarkadak
zure musuak.
Ederrak baita,
piztu ditugun borrokak,
loratu ditugun lili moreak.
Ederra izaten jarraituko duzu beti niretzat,
berdin dio Gasteizen,
Indian,
Mexikon
hala Madrilen.
Ederra izan baita zu ezagutzea,
eta ederra izanen da zu maitatzea!
ederra irrifarrea...
izakera ederrekoa!
Ederra izan zen elkarrekin hartu genuen
lehen tragoa
ederra elkar tragoz irentsi ginenekoa!
Ederra lehen gau hura,
haurrek margotutako
eguzki traketsak,
zure algarak,
nire irria...
Ederrak izan dira
zure besarkadak
zure musuak.
Ederrak baita,
piztu ditugun borrokak,
loratu ditugun lili moreak.
Ederra izaten jarraituko duzu beti niretzat,
berdin dio Gasteizen,
Indian,
Mexikon
hala Madrilen.
Ederra izan baita zu ezagutzea,
eta ederra izanen da zu maitatzea!
12 de junio de 2008, 1:03 p. m.
post Gasteiz
Hau da hau, udalekuen ondoreneko sentxazio arraroa...
gorputza hemen, burua hor nonbait, Araian, Agurainen, behar bada Altsasun, etikaz lapurturiko bizikleta pitzatu baten gainean, metro bakoitzean oroimenez beteriko malko gozo bat irristatzen zaiolarik gorputzetik, ñoñostira ihes egin dion babeslekuaren atzetik.
Errotik mozturiko ikasle bizitza, Ikasleen txokoan gorderik geratuko da, bertan bizitzen, ipuin hilezkorra bailitzan.
Eta ni banoa, Gasteiz bukatu da, ez dit bertan jaiotako ezer nirekin ekartzen utzi... soilik oroitzapenak, eskarmentu eta irakaspenak.
Baña ni hurrengo astean bazter sorgindu hartara itzuliko naiz, eta lagun on batekin bazkaltzea espero dut, orain arte bezala,... eta etikaz, inor konturatu gabe, lapurtu egingo dut, eta biok kostalde honetara itzuliko gara bizikleta banatan (zu txurian eta ni gorrian).
Maitasunez poxpol,
BIXI BIZI!!!