Udazken koloreak... dio kantuak.
Zuhaitz batzuk biluzten hasi dirabeste batzuk kolorez jazten.
Udazken koloreek
kolore biziz jantzi dituzte kale estartak,
mendiko larreak.
Naturaren edertasuna
estereotipo guztiei gailentzen zaiela erakutsiz.
Eta udazken kolorez oroitzen ditut
gure lehen musuak,
osto bizienaren tonuz
zure irribarrea.
Udazkenez bilduko gara berriz ere:
garai eder haien oroimenez, orainaren ilusioz.
26 de noviembre de 2008, 2:39 p. m.
... eta oroimenaren ilusioz, garai eder haiek
biziko ditugu, bizituko ditugu,
udazken kolorez, zuk oroitzen dituzunez.
Eta kolore hauez margotuko ditugu
gure topaketak
lehenengoaren ostean konturatu gabe etorri diren mila eta hamaikagarren musuak
...eta unibertsitateko tuliparbolen tonuz
oroituko dut zure azala...
...eta unibertsitateko tuliparbolen tonuaren intentsitatez
sentituko dut zure azala.
Poxpol, hemen kale estartak hautsez hornitzen badira ere, udazken kolorez oroitzen det iragan den osteguna!
muxu aundi bat, polittoi!