Lau hormaz osatutako etxe batean
giltzapetu gintuzten,
pini-poneko panpinen gisara!
Ikusezin bilakatu nahi gintuzten
haizearen antzera.
Eta haizearen antzera bildu ginen
zurrunbilo indartsu batean.
Haizea bezain leun, haizea bezain gogor,
askatasun haizearen saminez putz eginez
apurtu genituen hormak.
Baina hormak apurtuta ere
gainean genituen oraindik
ezarritako kateak.
Bildu genituen ahotsak,
bildu indarrak,.
Berreskuratuz joan ginen kaleak,
berreskuratuz tabernak, antzokiak.
Putzaldi erraldoi batean
aireratu genituen gure sormenak
jalgi ginen plazara!
Jalgi genituen plazara
abestiak, bertsoak, margolan eta liburuak.
Ezkutatu nahi zizkiguten gaitasunak
atera genituen ikusezintasunetik argitara!
zangalatrabatzera jolasteko...
azalaren ukimen leunez
forma geometriko ederrenak sortuz!
Neguak harrapatu nau,
eta zu elur maluta baten antzera jauzi zara nire magalera.
Eta ni, elur maluten gisara urtu nahiz zure ezpainetan
Eguzkiaren beroak lez urtu dituzu nire bularretako gailurrak
eta negu hotz hau, desiraren beroz epeldu da zure besoetan
Neguak harrapatu nau
eta zuk masailak gorritu dizkidazu haize hotzaren antzera.
eta nik izoztutako beldurrak urtu ditut zure besoetan
Haur jolasetan lez, elur bola batean bilduta jaurti ditut duda-mudak
eta negu hotz hau, berotu dezagun bada sutondoko garretan!
goiz ta arratsaldez euria.
Lainoek ez diote eguzkiari irteten utzi nahi.
Gaurkoan behintzat eguzkiak egin digu
bisita, eta luzarorako izan dadila.
nazkagarriz nazkatuta!
25.aldiz esateaz nazkatuta!
Emakume bakoitzari egindako erasoak denok mintzen gaitu!!!
beste batzuk kolorez jazten.
Udazken koloreek
kolore biziz jantzi dituzte kale estartak,
mendiko larreak.
Naturaren edertasuna
estereotipo guztiei gailentzen zaiela erakutsiz.
Eta udazken kolorez oroitzen ditut
gure lehen musuak,
osto bizienaren tonuz
zure irribarrea.
Udazkenez bilduko gara berriz ere:
garai eder haien oroimenez, orainaren ilusioz.
-EDERRA DAGO ETA...
Baina ni ez nauzu engainatuko, ez didazu ziririk sartuko. Zure begietan irakurri dut; "EDERRA ZAUDE ETA" zela esan nahi zenidana.
Batzuetan erditik,
bestetan bazterretik,
beti ere aurrera begira,
ondoko amildegiak
jan ez gaitzan...
zein ederrak
erdoiztako paisaiak...
ez onartu erasorik.
Ez zaitez kikildu
haiek kikil daitezela!
Belarriak jaitsita,
buztana hankartean dutela
etxeratu daitezela.
Erasotzaileei erantzun
AUTODEFENTSA!
lasai.
Nire buruak oporrak hartu ditu
zuk bezalaxe.
Aspaldi arnastu gabeko bakeak
amaiera bizkorra izan du ordea.
Oporretatik itzuli zara
eta itzuli zara nire garunera.
Sentimenduak aldatu zaizkidala
ulertzen dudan arren,
ez dut ulertzen zergatik nahasten
zaren oraindik orain hainbeste,
nire pentsamendutan.
Nahiago nuke batzutan
hutsunean igeri eginez jarraitu
hormaren kontra berriz,
noiz joko naizen jakin gabe.
Beraz itzul zaitez oporretara!
Donibanen auto istripua eta zuek belarria irratiari itsatsita
bide horretan gu gurutzatuko ote garen beldurrez.
Minutuak eta orduak pasa dira eta iritsi gara paisaia ilun horretara parasito urdinen izurritea dagoen erresumara.
Gela huts txuria, zuen irribarre eta besarkadekin koloreztatu da.
Baina 40 minutu hutsaren hurren izan dira gaurkoan ere,
eta konturatzerako etxera bidean izan gara
gure animo eta ohiuak horma grisetan itsatsita utziz.
ez direla sekula erratzen ohartu naiz.
Berriz ere mozorroa kendu diot gizonari.
Emozioak adierazteko beraien inpotentzian
segurtasunez makilatzen dituzte aurpegiak.
Koldarkeria disimulatzeko arma bakarra
erabiliz ISILTASUNA.
Eta bien bitartean hor konpon ondokoa
haiek euren tronua mantenduko badute.
PUAJJJ!
NaZkA!
LESBIANISMOA AUKERA POLITIKO ZUZENENA DELA
GEROZ ETA GEHIAGO KONBENTZITZEN!
Iltze batek eutsiko ninduela sinetsiarazi zidaten. Iltze gabe lurrera tupust egingo nuela.
Horregatik iltze bat hartu eta bihotzean iltzatu nuen, hark ni babesteko
Denbora pasa ahala iltzea geroz eta barrurago sartzen joan zen
bihotzean min egiteraino.
Eta atera nahi izan nuenean ezin.
Orduan iltzea nola atera pentsatzen hasi nintzen
eta esan zidaten beste iltze bat behar nuela
bihotzean erdoiltzear nuena ateratzeko. Bestela betirako zauria geratuko zitzaidala.
Gezurra esan zidaten berriz ere.
Sorgin bati galdetzea otu zitzaidan
eta hark iltzea nire indarrak kanporatuko zuela
esan zidan eta ez nuela iltzerik behar zutik irauteko, bizitzan zoriontsu izateko.
Eta minak min iltzea nire indarrez ari da ateratzen. Eta hau atera ahala nire ezpainetako irria zentimetroka zabaltzen doa bihotzeko zauria milimetroka ixten doan heinean.
eta haren erdian kokodriloa!
kokodriloa geldirik
begiak zabal zabal.
Ni lakura begira
gu kokodriloari soz
harek aho gosetia
izua zabaltzen.
beren harma traketsak eskuetan
demokraziaren izenean.
guk bidea margozten diardugu
aurrera bidean jarraituko dugun bidea,
eta irri psikotikoei etxerako bidea
laister erakutsiko diegu,
ez ditugulako hemen nahi
gure herrian
hortzak estutuz defendatuko dugun
gure aberri txikian!
Erbestea ikusezin
bilakatzen denean
muga politikoei
muga geografikoak gehitu behar.
A ze poza
zuen ahotsak entzutean,
ekilibrista bilakatu nahi nuke
telefono harian zehar
zuen besarkadetara heltzeko!
sentitzen zaituztet,
hurrun ukimenean
gertu sentimenean.
Ikusezin bezain ahaztezin
sentitzen zaituztet.
kantuz agurtuz...
...eta siberia urtzera doa!
asetuko gaituzten ostegunen bila!
BY gAsTeIz!
ederra irrifarrea...
izakera ederrekoa!
Ederra izan zen elkarrekin hartu genuen
lehen tragoa
ederra elkar tragoz irentsi ginenekoa!
Ederra lehen gau hura,
haurrek margotutako
eguzki traketsak,
zure algarak,
nire irria...
Ederrak izan dira
zure besarkadak
zure musuak.
Ederrak baita,
piztu ditugun borrokak,
loratu ditugun lili moreak.
Ederra izaten jarraituko duzu beti niretzat,
berdin dio Gasteizen,
Indian,
Mexikon
hala Madrilen.
Ederra izan baita zu ezagutzea,
eta ederra izanen da zu maitatzea!
B
D
E
F
atauriko sorginon gogetak, kandelapean
Herri txiki batean jaio nintzen
txikitzailez jositako
herri txiki batean.
Basoak ustiatu zituzten,
baserriak ustu.
Errepide zabalak eraiki zituzten
mendiak zulatu
eta larreak hormigoiz zikindu.
Hormigoizko gartzela bat
eraiki digute, robot kontsumitzaileak
matrix txiki honetako
protagonista bilakatuz.
Itsasertzak superportuen truk
saldu dituzte,
mendialdeak AHTaren truk,
erraustegietan erraustu
nahi gaituzte!
Guzti hau garapen
iraunkor eta
jasangarriaren izenean!
...mahai honen inguruan alkartuta gagozan guztion alde: Jaungoikoagan sinisten dogunok ahalegindu gaitezala beti lagun-urkoa maitatzen...
Eliza kristauak hitzak konfunditzen ditu.
Lagun urkoa maitatu eta lagundu behar omen da.
Nik erraz zuzenduko nuke haien mezua,
beren izaera eta historia kontuan hartuz.
Elizaren nortasuna goraipatuz...
LAGUN URKOA, URKATU!Horixe izan da eta urteetako zuen lana!
eta gainera, eskerrak eman behar jaungoikoari!
hainbat eta hainbat emakumeren
gorpuak txinpartetan ahitzen.
Sorginak deituriko milaka emakume
erail zituen inkisizio santuaren botereak.
Baina gizonei zakila altxa orduko
jausten zaien lez,
eliza boterea galtzen doa!
okupatu genuenetik.
Hitzak dioen bezala
tellatu kaxkarreko apaiz etxea da
Tellakaxkar.
Elizetako hezetasun usaina nabari zen
bertaratu ginenean.
Gurutzea handiak nonahi,
errosario ustelak,
apaizen orinal zaharrak
hautseztatutako mesanotxetan.
Gurutzeen ordez erratzak ipini genituen,
sexuz busti apaizen ohea zaharrak,
hormak koloreztatu genituen
eta bizia eman hilzorian zen etxeari!
XXI. mendeko sorginoi jarraika...
Sorgin horiek... esanaz iraindu nahi gaituzte.
Ez dabiltza oker,
denbora aurrera doa eta elizak lurrera!
Sorginok zuen erraietaraino sartuko gara,
EH parekide bat eraiki bidean...
Boterea guretzat,
zuentzat berriz,
ODOLKIAK ORDAINETAN
TXERRIKUMEAK!
Seinaleekin ametsetan,
seinalez inguraturik,
bizkarra bihurritzeraino,
galderekin nazketan,
Errepidean harrapaturik
seinaleekin aspertzeraino
eta poltsikoetan zuloa…
…begi zuloak…
Zuloak hori eta gehiago merezi duenean…akabo!