Herri txiki batean jaio nintzen
txikitzailez jositako
herri txiki batean.
Basoak ustiatu zituzten,
baserriak ustu.
Errepide zabalak eraiki zituzten
mendiak zulatu
eta larreak hormigoiz zikindu.
Hormigoizko gartzela bat
eraiki digute, robot kontsumitzaileak
matrix txiki honetako
protagonista bilakatuz.
Itsasertzak superportuen truk
saldu dituzte,
mendialdeak AHTaren truk,
erraustegietan erraustu
nahi gaituzte!
Guzti hau garapen
iraunkor eta
jasangarriaren izenean!
10 de junio de 2008, 2:46 a. m.
Nik ere txiki txiki egingo nituzke bat baño geyo! txiki jayo eta handiegi sentitzen diren guztiyai txikituko niyeke gauzak bat baino geyo!
txikitzaileak txikitu!!!!