eguardipasak...

Posted on 10:17 a. m.
Pasa dira gaupasa garaiak

ordubaterditan etxera zintzo zintzo

itsasoan bañu eder bat hartu ostean.

Oraindik udaberriko loreak baino sasoi hobean gaude

orain eguardipasak egiten ditugu eta gaupasen ordez.


txintxorro...

Posted on 3:58 p. m.
Erabaki dut zein etxe okupatu
ametsetan bada ere.
Atea bota beharrik ez.
Soilik hamakan etzan eta
kubatak edanaz amets!
Ondoren hankak eta gorputza
ur gazitan busti
plisti plasta, plisti plast
behatzetako azala ximurtu arte.
Nirekin amets egitera animatzen?


txiki txikia...

Posted on 3:17 p. m.

Halaxe sentitzen naiz
txiki txikia
inurri baten gisan.
Inurriak tximeletek bezala
kili kiliak egiten dizkidaten bitartean.
Adorez hustutako puxika baten antzera
sentitzen naiz.
Zure begietara begira txikitzen naiz
masailak gorritu ahala.
Ezpainak tatikardiko
jartzen zaizkit,
zerbait esan nahi eta ezer esan ez...
soilik hitz hutsalak.
Segurtasuna galtzen
dut
zure presentziaren arira

eta ekilibristak lez

baietza eta ezetzaren arteko balantzan
lokarri erdian geratzen naiz
koldarren gisara.

amets!

Posted on 3:59 p. m.
Eta gaur zurekin egin dut amets.
Amets lotan, amets esna.
Amets zure begietara begira.
Betile luze horien azpian gordetzen den
begirada eder horri begira.
Eta zure ondoan egote hutsarekin
urduritu naiz, kuleroak bustitzeraino.
Irribarre urduriaren preso,
zuri so gozo-gozo,
eta begiei malkoak lez,
ezpainei lerdea jarioz.
Zure ondoan eta zu ukitzeko
desiatzen.
Desiatzen zu laztantzeko,
muxukatzeko eta gozatzeko.

GAUR BESTE EGUN BAT DA,
gaur aspaldiko irrifarre inozo berarekin
itzuli naiz lanera.
Ametsetan...
eta ametsak EGI bihurtuko balira...ahhhhhhh!

ai, AI, ai!

Posted on 6:43 a. m.
Atzo txokolatea jan eta jan.
Gaur hilerokoa ate joka.
Atea itxi nahi diot.
Hilerokoari ez, edo ez dakit.
Baina minari bai, BAIIIII!
Kotxean etorri naiz makur,
eta errebueltak oker artuz
tripak ere errebueltaka,
errebolta bat egin nahi balute bezala.
Gorputz osoa astoratzen hasi zait,
eta ondoezak harrapatu nau.
Gero lanera joan behar,
KAGUEN DIOS!!!


Pastila bat artu dut lasaitze aldera,
bestela malaletxean eta isterikak
jartzen garela esaten digute.
BAI! enpastilatu naiz,
eta orain tua datorkit ahora etengabe,
barruko dena kanporatu nahi banu bezala!
Ohean sartu eta lo pixka bat egin besterik ez,
baina EZ! Emakume okupatua naiz ni
eta eguneroko betebeharrak egiten jarraitu behar.
lanera joan eta gero gerokoak...
motxian, mozkorra (ia) debalde.
AI, AI, AI...
mina bai, baina tira lasai,
aldegingo da hilerokoa
hilero datorren bezela!

PUM! Nire buruari! (I)

Posted on 2:35 a. m.
1939ko martxoaren 3a.

Hemen jarraitzen dut, bizirik, zapi gorria golkoan. Gaurko enfrentamentua gogorra izan da. Hamaika kide galdu ditugu bidean eta haien izerdi gorriaren usaina datorkit sudurzulotatik barrena.

Hamar egun daramatzat lubaki honetan, ez dugu aurrera egiterik lortu. Frankistek guk baino arma hobeak dituzte eta ez dugu lortzen atzera egin dezaten. Jendarte justuago baten alde fusila eskuan gabiltzanok ordea, zatituta gaude, eta bakoitzaren izerdi gorriak norabide bat hartzen du askatasun bidean.
Lubakiaren bestaldean da nire lehengusua. Familia oneko diruzale amorratua bera! Zerbaiten ustean, bizitzan zerbait izatearren bere ama ere salduko luke harek.
(jarraituko du...)

omenduak... omen!

Posted on 1:55 a. m.
Gizon bat omendu dute, emakume baten aurkako eraso sexista saihesten saiatzeagatik.

Zorionak! Egin dezagun guztiok txalo... plast, plast! Zergaitik atera ba gure eskubideen defentsan kalera? Beraiek sortutako gerra beraiek konponduko dute eta.
Ahaztu al ditugu bada txikitan kontatzen zizkiguten ipuinak?
Horretarako ditugu, no nos kunde emakunde eta gizonputz bezalakoak. Horretarako printzipe urdinak.

Lasai neskak! Kolpatuak, irainduak, bortxatuak, mespretxatuak, abusatuak, ak, ak eta abarka... izan arren etorriko da printzipe urdina gu salbatzera.
Eta ez zaitezte ondoren zuen buruaz lotsatu kaltetik zoaztenean, ez kezkatu zuen buruei errua botatzen. Kalean ez baita inor zuetaz oroituko, ikusezin izango baitzarete, zure ondoan domin disdiratsuz eta irribarre zabalez arro doan printzipearen altzoan.


ETA EMAKUMEA HILIK DAGO!

Sarrera

Mi foto
Ño! hitzezko, ele gordinezko koktel bat... edan ezazu, esnatuko bazaitu... eta bestela zure garuna leher dezan... eguneroko errealitate gordina ikusezin egiten dituen neurona apurrak leher daitezen... eta esnatu... esnatu... ordua aspaldi pasa da eta!