Tzanba! Samba dantzatzean gerria astoratzen den bezala astindu zenidan bihotza. Lehenengo aldiz takoiak jantzi nituenean bezala hasi nintzen balantzan.
Mozkortu ninduzun!
Bizitzako bidegurutzean topatu ginen, bide bihurria zinez, eta bihurrikeriz sartu zinen nire burbuinean!
Kopetetik bihotzeraino!
Kotxeko lehiatila atzean ezkutatzen zen begirada horri, zeharkako begirada horri,
leun, gogor, bihurri...
...horri zerbait esan nahiean
baina senitmentuetan ere mozkor eta ezer esan ez.
Gero arte bat besterik ez, geroak tarte bat eskeiniko digulakoan. Ni ere adorez leun, eta ahultasunez gogor.
Gainontzean inoiz izan diren besarkada estuetan murgildu, oroimenean murgildu eta amets!
desioetan bustiz amets!
Amets izan zitekeen baina seguruaski
izango ez denaren esperoan.
Bitartean aurpegi erdia estaltzen ditaten betaurreko ilunak ipini eta etsipenaren zotina ezkutatu, eta ohiu egin,
maite zaitut esanaz nire buruari,
hitz horiek inoizzure ahots kordetatiknire belarrietara xuxurlatuko diren esperoan.
AMA! Geroztik ikasi nuenhutsunean igeri egiten! Oroimen goxoz inguratutako hutsuneetan! Eta hala zoaz zu ere, gero arte batez, eta "noiz arte?" galdera ikurrahutsunean hegaka utziz! Zu ere oroimen goxoz bildutakohutsune bat izango zara.Oroitzapenak laztantzean oraindik, bihotz taupadak biderkatzen dizkidan hori! finean... bizitzen jarraitzeko motibo bat gehiago!
Ño! hitzezko, ele gordinezko koktel bat... edan ezazu, esnatuko bazaitu... eta bestela zure garuna leher dezan... eguneroko errealitate gordina ikusezin egiten dituen neurona apurrak leher daitezen... eta esnatu... esnatu... ordua aspaldi pasa da eta!